ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK
LIZARRAKO ERRALDOI ETA BURUHAUNDIEN MENDEURRENA. 1905-2005
1. ANTOLATZAILEA
Lizarrako Udala.
Lizarrako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.
2. GAIA
Lizarrako Erraldoi eta Buruhandiak.
3. MODALITATEA
Zuri beltzeko edo koloreko argazkiak. Ez da inolako argazki muntaiarik onartuko.
4. PARTEHARTZAILEAK
Nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Hori bai, partehartzaileek 16 urte baino gehiago izanen dute.
5. FORMATOA
Argazkien tamaina gehienera 30 x 45 cm izanen da eta gutxienera 20 x 30 cm.
6. LANAK
Egile bakoitzak gehienez ere 3 lana aurkeztu ahalko du.
Originalak izateaz gain ez dute beste lehiaketetan aurkeztutako argazkiak izan behar.
Diapositibarik ez da onartuko.
7. IDENTIFIKAZIOA
Argazki bakoitzaren atzealdean, lanaren izenburua edo lema jarrito da.
Kanpoaldean lema adieraziko duen gutunazal itxi batean , honekin batera banatzen den buletina sartuko da, behar bezala bete ondoren.
8. LANEN AURKEZPENA
Lehiaketan parte hartuko duten argazkiak, Lizarrako "Frai Diego" Kultur Etxean, La Rua kalea 7, 31200, aurkeztu beharko dira, edo posta ziurtatuaren bidez, aipatutako helbidera bidali, "ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN ARGAZKI LEHIAKETA" adieraziz.
Bulego orduak (asteartetik ostiralera) : 10:00etatik 13:00etara eta 18:30tatik 20:30etara (erakusketak daudenean).
Antolatzaileek ez dute, bidaltzean izan litezkeen galeren erantzukizuna bere gain hartzen. Ezta, nahiz eta lanak kontu handiz erabiliko diren, argazkiek izan lezaketen urraduren erantzukizunaz ere.
9. ONARPEN EPEA
Onarpen epea 2005eko uztailaren 4ean, 13:00etan amaitzen da.
10. EPAIMAHAIA
Epaimahaia kultura Departamentuak aukeratuko du. Departamentu horretako zenbait kidek osatuko dute, hala nola, argazkilaritza eta esparru artistikoan izen handikoak diren lagunek.
11. EPAITZA
Epaimahaiaren epaitza apelaezina izanen da eta edozein sari hutsik uzteko ahalmena izanen du. Horretaz gain, lehiaketaren oinarriak betetzen ez dituzten lanak gutxiesteko aukera izango du.
Epaitza uztailaren 11an "Frai Diego" Kultur Etxean jakinaraziko da. Komunikabideei ere, adieraziko zaie.
12. SARIAK
1. Saria: 500 €
2. Saria: 200 €
Akzesit: 100 €
Akzesit: 100 €
Partehartzaileek ezin izanen dute sari bat baino gehiago jaso.
Sari banaketa erakusketa inauguratzen den egunean eginen da eta irabazleei behar bezala jakinaraziko zaie.
13. ERAKUSKETA ETA LANEN ERABILERA
Saritutako lanekin eta epaimahaiak aukeratutakoekin erakusketa bat eginen da "Frai Diego" Kultur Etxean.
Antolatzaileek argazkiak edozertan erabiltzeko eskubidea izanen dute, beti egilearen izena adieraziz, egileari baimena eskatu beharrik gabe.
Lehiaketa amaituta, aurkeztutako lanak www.gigantestella.com web orrian ikusteko parada izanen da.
14. OHARRA
Aurkeztutako argazkiak ez dira itzuliko, horregatik egileek bidalitako lanaren kopiak egin ditzatela gomendatzen dugu.
15. OINARRIEN ONARPENA
Lehiaketa honetan parte hartuko duten orok oinarri hauek bete beharko dituzte. Oinarrietatik kanpo daudenetan, epaimahaiak izanen du erabaki justu eta egokiena hartzeko ahalmena.
|